Krisi ekonomikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako Batzordeak Espainian soldatak jaistea eskatu du

"Horri uko egiten dietenek euren gain erantzukizun nazional handia izango dute, giza kostuengatik", nabarmendu du Rehnek.
Olli Rehn Europako Batzordeko presidenteordea
Olli Rehn Europako Batzordeko presidenteordea. EFE

Olli Rehen Europako  Batzordeko presidenteorde ekonomikoak Nazioarteko Diru Futsak (NDF) Espainiarentzat proposatutako soldaten % 10eko jaitsiera babestu du, eta sindikatuei eta patronalei akordio handi bat eskatu die horretarako, langabeziari aurre egiteko.

“Horri uko egiten dietenek euren gain erantzukizun nazional handia izango dute, giza kostuengatik”, nabarmendu du Rehnek, bere blogean argitaratutako artikulu batean.

Finlandiako politikoak azaldu duenez, langabeziari buruzko azken datuak "zertxobait positiboak" diren arren, Espainiak erreformak egiten eta bere lan-merkatua hobetzen jarraitu behar du.

Rehnek NDFk lehengo astean egindako proposamena aipatu du idatzian. Azken horrek Espainiari sindikatuen eta enpresarien arteko paktu sozial bat proposatu zion, lan-erreformaren onurak azkartzeko eta soldatetan malgutasun gehiago lortzeko, bi urtean soldatak % 10 jaitsiko dituen eredu baten bidez.

Soldaten murrizketaren truke, enpresariek kontratazio kopurua handitzeko konpromisoa hartu beharko lukete, Gobernuak dinamika horretan lagunduz, Gizarte Segurantzako kontribuzioa % 1,7 jaitsiz, NDFren ideiaren arabera.

Rehnen ustez, formula horren bidez, langabezia jaitsiko litzake eta inflazio baxua lortu, kontsumoak gora egitea eginez.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X