Espainiako langabezia tasa ez da % 26tik jaitsiko 2018ra arte
2018a baino lehen ez da Espainiako langabezia tasa % 26tik jaitsiko, Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) egindako azken aurreikuspenen arabera. 2018an, langabezia % 25,3koa izango dela aurreikusi du NDFk.
Apirilean, Espainiako lan merkatuaren gainean egindako aurreikuspenak aldatu ditu Cristina Lagardek zuzentzen duen instituzioak, eta datu ezkorragoak eman ditu orain. 2013. urtearen amaieran % 27,2koa izango omen da langabezia tasa ( %27 apirilean), 2014an % 27koa (apirilean % 26,5) eta % 26,9 2015ean (apirilean % 25,6).
2016an eta 2017an ere langabeziak behera egingo duela iragartzen du Nazioarteko Diru Funtsak, baina oraindik ere % 26tik gorakoa izango da, % 26,6koa 2016eab eta % 26koa 2017an.
Aurreikuspenen arabera, Espainiak ez du Europako Batzordeak ezarritako defizit helburua beteko 2018a baino lehen; hots, bi urte gehiago beharko ditu Europak ezarritako % 3mugatik jaisteko.
Bestalde, langileen kontratazioa handitzea eta soldatak gehiago jaistea proposatu dio Espainiari. Neurri horiez gain, enpresek Gizarte Segurantzari diru gutxiago ordaintzea eta BEZa igotzea eskatu dio.