PP-EAJ akordioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitzetako laguntzak indartuko ditu Gasteizek, GLLak agortuta

Bukatu egin da Eusko Jaurlaritzak GLL gizarte-larrialdietarako laguntzetara bideratu ohi duen dirua.

Gasteizko Udalak ahalegin berezia egingo du eta baliabideak jarriko ditu etxebizitzen udal laguntzak indartzeko. Horiekin, Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi dituen larrialdietarako laguntzen ''hutsunea bete'' egin nahi du.

Izan ere, Gasteizen, beste udalerri batzuetan bezala, agortu egin dute Jaurlaritzak urtero GLL gizarte-larrialdietarako laguntzetara bideratu ohi duen dirua. Urtea bukatzeko oraindik hilabete batzuk geratzen diren arren, Jaurlaritzak dagoeneko iragarri du ezin duela laguntza horietarako diru gehiago bideratu.

Egoera horren aurrean, PPk (Gasteizko udal gobernua) eta EAJk akordioa lortu dute urtero Udalak diru-laguntza hauetara bideratzen duen zenbatekoa handitzeko.

Javier Maroto Gasteizko alkateak gogor kritikatu du Jaurlaritza, horren hitzetan, ''gehien behar dutenei bizkarra eman'' dielako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X