Fagor Etxetresnak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kooperatiben ereduan 'konfiantza osoa' adierazi du Mondragon taldeak

Joseba Egibarrek salatu egin du Jaurlaritzak emandako diru-laguntzak "hornitzaileei ordaintzeko" erabili zituela Fagor Etxetresnak enpresak , eta ez bideragarritasun plana bultzatzeko.
18:00 - 20:00
Kooperatibaren ereduaren defentsa egin du Mondragon Korporazioak

Mondragon Korporazioak kooperatiben ereduan "konfiantza osoa" duela adierazi du, Fagor Etxetresnak hartzekodunen konkurtsoan sartu eta horren harian sortutako iskanbileran ondoren. Enpresa jarduerekin, enpleguarekin eta korporazioaren parte direnen arteko elkartasun mekanismoekin duen konpromisoa berretsi dute Mondragoneko arduradunek.

Mondragon Korporazioak (lehengo MCC) komunikatua atera du "kooperatiben ereduaren sendotasuna eta baliotasuna" azpimarratzeko, "eredu horretan "protagonismoa pertsonena eta elkartasunarena delako".

Komunikatuaren bidez, asteazkenean Fagor Etxetresnak empresa hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik sortutako albisteei erantzun nahi izan diete.

Krisi testuingurua

Agirian Mondragon Korporazioak taldearen datu ekonomiko nagusiak agertzen dira, eta datu horiek dira, Mondragonen iritziz, "kooperatiben ereduaren baliotasuna eta eraginkortasunaren" adibide onenak "krisia eta enpleguen deuseztapena nagusi diren testuinguruan".

Korporazioaren arabera, taldearen parte diren kooperatiba "autonomo eta juridikoki independenteen artean elkartasun mekanismoak daude; mekanismo horiek babesa eman digute iraganean, eta etorkizunean gure nortasunaren ikurra izango dira".

Egibar: "Diru-laguntzak ez dituzte bideragarritasun planerako erabili"

Joseba Egibar Legebiltzarreko EAJko bozeramaleak adierazi duenez, Fagor Etxetresnak enpresak "hornitzaileei ordaintzeko" erabili zituen Jaurlaritzak emandako diru-laguntzak, eta ez bideragarritasun planean.

Radio Euskadinko eztabaida batean, EAJko agintariak esan du Jaurlaritza kooperatibaren egoeraren berri izan eta berehala lanean jarri zela eta laguntzeko neurriak eta diru-laguntzak onartu zituztela.

Jarraian, laguntza guztiak "urriak" izan direla esan du, "behar bezala erabili ez direlako. Laguntzak "bideragarritasun planean" erabiltzekoak ziren. Plan horren arabera, Mondragon Korporazioko enpresa kopurua hirura murriztu behar zen. "Kirurgia neurri sakonak behar ditu", gaineratu du jeltzaleak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X