Lanak Yesan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

15 milioi gehitu dizkiote Yesako urtegia hobetzeko aurrekontuari

Ingurugiro Sailak komunikatu batean adierazi duenez, "lan osagarriek egungo legediarekin bat datorren segurtasun-koefizienteaz hornituko dute urtegia".
Yesa
Yesako urtegia

Ingurugiro Sailak adierazi duenez, Nafarroa eta Aragoi artean dagoen Yesako urtegia hobetzeko lanen aurrekontuari 15 milioi euro gehitzea erabaki du Ministroen Kontseiluak. Urtegiaren eskuin estribuaren hegalaren egonkortasuna hobetzeko larrialdiko lanetara bideratuko da aurrekontu hori.

Ministroen Kontseiluaren erabaki horri esker, 10 milioi euro izatetik 25 izatera pasatuko da aipatutako lanetarako aurrekontua.

Lanak pasatu den otsailean jarri ziren abian, urtegiari tarteka egiten zaizkion azterketa lanetan hainbat irristatze topatu ostean.

Orain arteko obrek hegalaren mugimendua gelditzea lortu duten arren, Ingurugiro Sailak komunikatu batean adierazi duenez, "lan osagarriek egungo legediarekin bat datorren segurtasun-koefizienteaz hornituko dute urtegia".

Mugimenduaren oinean egonkortasuna lortzeko pisua jartzea da lanen funtsa. Horretarako, lurrez estalitako hormigoi armatuzko hormak eraiki eta hegalaren kokapen jakin batzuetan ainguraketak jartzen dira.

Urtegia handitzeko obrekin batera doaz lan horiek.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X