Aurrekontuak 2014
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzari 'txeke zuririk' emango ez diola ohartarazi du PSEk

Sozialistek ez dute osoko zuzenketarik aurkeztuko, eta ''abstentzio kritikoa''ren alde azaldu dira. Edonola ere, negoziazioa ''azken eguna arte'' bukatzen ez dela azpimarratu dute.
Patxi Lopez PSE EFE
Patxi Lopez PSE EFE

Euskadiko 2014ko Aurrekontuek aurrera egin dezaten bidea ''erraztea'' da PSE-EEren asmoa, baina Jaurlaritzari ''txeke zuririk'' emango ez diotela ohartarazi du Patxi Lopez Euskadiko sozialisten buruak. Hala, PSE-EEk osoko zuzenketarik aurkeztuko ez duela esan du Lopezek, eta ''abstentzio kritikoa''ren alde azaldu da. Edonola ere, negoziazioa ''azken eguna arte'' bukatzen ez dela azpimarratu du Euskadiko sozialisten idazkari nagusiak.

Bilbon eskaini duen prentsaurrekoan, Lopezek esan du azken asteotako negoziaketen ondoren erabaki dutela osoKO zuzenketarik ez aurkeztea, fiskalitate mailan EAJrekin lortutako akordioak Aurrekontuen proiektuan isla duelako. PSEko buruak azpimarratu duenez, Aurrekontuak sozialisten ''eskaerak neurri batean'' jasotzen ditu, tartean ''baliabide publiko gehiago''.

Edonola ere, sozialisten buruak ohartarazi du ez diotela Jaurlaritzari ''babes itsua'' emango, eta ''irailean lortutako akordioak betearazteko exijentzia jarrera'' izango dutela. ''Ez diogu txeke zurik emango'', gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X