Eztabaida
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Enpresei lurzorua doan eskaintzea zilegi dela erantzun du Kantabriak

Atzo, Eusko Jaurlaritzak bere kezka agertu zuen, enpresak erakartzeko Kantabriak martxan jarritako kanpainaren aurrean.
18:00 - 20:00
Lurra doan ematea legezkoa dela dio Ignacio Diego Presidenteak

Ignacio Diego Kantabriako presidenteak esan du enpresei lurzorua doan eskaintzea ekonomia suspertzeko "zilegi" dela eta neurri "arrakastatsua” izaten ari dela gaineratu zuen. Ekimen hori erabat "legezkoa" dela esan die enpresaburuei.

Atzo, Eusko Jaurlaritzak bere kezka agertu zuen, enpresak erakartzeko Kantabriak martxan jarritako kanpainaren aurrean. Izan ere, Josu Erkorekak adierazi zuen Europara joko dutela, Kantabriak lurzorua doan eskaintzen jarraitzen badu.

Ignacio Diegok nabarmendu du neurri horren bitartez Kantabriara enpresa gehiago erakarri nahi dituztela, enplegua sortu eta hazkundea lortzeko. Neurri horiek martxan jartzeaz "oso harro" dagoela gaineratu du.

Bestalde, lurzorua doan eskaintzea "legezkoa" dela berretsi du, eta, onartu aurretik, Kantabriako Gobernuko zerbitzu juridikoek aztertu egin zutela azaldu du.

Gatazka horrek Euskadi eta Kantabriaren arteko harremanetan eraginik ez izatea espero du Ignacio Diegok. Jaurlaritzari ekimenaren inguruko informazio guztia emateko prest agertu da, EAEko enpresariekin egin duen bezala.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X