Greba mugagabea amaituta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alfuseko beharginak lanera bueltatu dira, greban 306 egun eman ostean

FCCk planta itxi nahi duela uste dute Bediako lantegiko beharginek, eta mobilizazioei eutsiko diete.
Alfuseko beharginak
Alfuseko beharginek manifestazioa egingo dute gaur Bedian. EiTB

Bediako Alfus FCC enpresako beharginak lanera bueltatuko dira ostiral honetan, 306 egun greba mugagabean egon ostean. Nolanahi ere, mobilizazioei eutsiko diete eta gaur bertan manifestazioa egingo dute Bizkaiko herri horretan.

Bilbon eskainitako prentsaurreko batean iragarri dutenez, FCCk enpresa itxi nahi duen susmoa dute, eta, Bediako lantegiko jarduerari eusteko duten konpromisoagatik, lanera itzuliko dira.

LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariek azaldu dutenez, konpainiak beste enpresa batzuk azpikontratatu ei ditu 306 egun hauetan, greba eskubidea urratuta.

Lanera itzulita ere, mobilizazioei eutsiko diete eta ostiral honetan manifestazioa egingo dute Bediako plazatik lantegira, 11:00etan hasita.

"Gerta liteke enpresak nahi ez izatea gu lanera itzultzea", esan du Gontzal Eguzkiza ELA sindikatuko eledunak, Manuel Moreno LABeko ordezkaria eta beste langile batzuk ondoan zituela.

Mobilizazioei eutsiko diete

Mobilizazioekin batera, greba mugagabea abiatzeko aldarrikapenei eutsiko diete: 2013ko martxoan kaleratutako 16 lagunak berriro hartzea eta lan-hitzarmen "duina" sinatzea,  zuzendaritzak ezarri nahi dizkien "murrizketa larriak" gaindituz.

Ostiral honetako manifestazioa egin eta gero, urtarrilaren 23an greba eguna deitu dute, eta lanuzteak ere egingo dituzte astero.

FCCk 306 egun hauetan erakutsitako "harrokeria eta utzikeria" salatu dute beharginek, Gizarte arloko Epaitegiak 16 langiletik 12 kaleratzea legez kontrakoa zela ebatzi zuen arren.

Erakundeekin batzarrak

Enpresa ixtea saihesteko, erakundeekin bilerak egin dituzte langileek. Hala, asteartean Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza batekin bildu ziren, eta laster Bizkaiko Foru Aldundiarekin batzartzekoak dira.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X