Babes zabala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Edesako langileek onartu egin dute kaleratzeen espedientea

Enpresako 230 langileetako 186k lan-erregulazioko planaren aldeko botoa eman dute.
Edesako langileen protesta.
Edesako langileen protesta. Argazkia: Efe

Basauriko Edesa enpresako langileek gehiengoz onartu dute Mondragon Korporazioak aurkeztu zuen lanpostu guztiak desegiteko erregulazio espedientea. Gogoz kontra onartu dutela esan dute, langabezia jasotzeko bidea zelako hori.

Hala ere, Basauriko lantegian egiten ari diren itxialdiarekin jarraituko dute langileek. Administratzaile konkurtsalak lantegiarekin zer egin erabaki arte luzatuko dute itxialdia, eta badirudi hilabete beharko dela horretarako.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X