Tramitera onartu du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fagor Irelandek bere markak Cevitali saltzeko baimena eman du epaileak

Frantzian Orleans eta Vendomeko lantegiak eta Euskal Herrian Arrasateko eta Eskoriatzakoak erosteko eskaintza egin du Cevitalek.
18:00 - 20:00
Aljeriarrekin marken inguruko akordioa itxi dute

Fagor Irelandek bere markak (Brandt, Dietrich, Vedette, Sauter eta Easycook) Cevital Aljeriako taldeari saltzeko eskaera tramitera onartu du Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegiak. 

Pedro Malagon epaileak Fagor Ireland Limitedek eta Eveac-Crowe Horwarth-Sayma administratzaileek egindako eskaera tramitera onartu du gaur, bere markak Cevital taldeari edota Exagon taldearen edozein sozietateri saldu ahal izateko.

Fagor Irelandek adierazi duenez, eskaintza 25 milioi eurokoa da. Frantzian Orleans eta Vendomeko lantegiak eta Euskal Herrian Arrasateko eta Eskoriatzakoak erosteko eskaintza egin du Cevitalek.

Bestalde, epaileak martxoaren 5era arteko epea eman du eskaintza gehiago jaso ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X