2013ko balantzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxabankek 108 milioi irabazi zituen iaz, 2012an baino % 28 gehiago

Bankuak guztira 471 milioi bideratu ditu zalantzazko aktiboak eta arriskuak estaltzeko, 2012an baino zertxobait gutxiago.
MAM-eko argazkia: mario-fernandez_
MAM-eko argazkia: mario-fernandez_

Kutxabankek 108,3 milioi euro garbi irabazi zituen iaz, 2012. urtean baino % 28,3 gehiago, gaur Mario Fernandez presidenteak Bilbon jakitera eman duenez. CajaSur bankuak emaitza horiek lortzeko lagundu du, 6,5 milioi euroko etekina eman baitu.

Bankuak guztira 471 milioi bideratu ditu zalantzazko aktiboak eta arriskuak estaltzera, 2012an baino zertxobait baino gutxiago. Interes marjinala ere murriztu zuten iaz, % 22.

Zure interesekoa izan daiteke

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradales lehendakariak "norabide berean arraun egiteko" eskatu die eragile guztiei, Tubos Reunidosi laguntzeko

Imanol Pradales lehendakariak Tubos Reunidos "erreferentziazko" enpresatzat jo du, ekonomiaren deskarbonizazioa eta trantsizio energetikoa bezalako sektore giltzarri batean, eta azpimarratu du etorkizunean ere hala izaten jarraitu behar duela.  "Egoera gainditzeko denok norabide berean arraun egin behar dugu: zuzendaritza, langileak, hornitzaileak, hartzekodunak eta erakundeak", gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X