ESS Bilbao
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leioako azeleragailua ez eraikitzea erabaki dute

ESS Bilbao partzuergoa Espainiaren parte-hartzea zehazteko sortu zuten, eta Leioako EHUko egoitzan partikula-azeleragailu bat eraikitzea aurreikusten zuen.
18:00 - 20:00
Leioako azeleragailua ez eraikitzea erabaki dute

Suediako Espalazio bidezko Neutroien iturriaren proiektua "berrikusi" dute Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak, eta, horrenbestez, ez dute Leioan aurreikusitako azeleragailua eraikiko.

ESS Bilbao partzuergoa Espainiaren parte-hartzea zehazteko sortu zuten, eta Leioako EHUko egoitzan partikula-azeleragailu bat eraikitzea aurreikusten zuen.

Gaur agerraldia egin dute Carmen Vela Estatuko Ikerkuntza idazkariak eta Arantza Tapia eta Cristina Uriarte Jaurlaritzako sailburuek. Leioako egitasmoa "gehiegizkoa" zela adierazi dute, eta "aro berri" baten hasiera iragarri dute.

Agintarieen arabera, aurrerantzean ESS Bilbaok helburu hauek izango ditu: Lund hirian (Suedia) eraikiko den Espalazio bidezko Neutroien Iturriaren proiekturako diseinatutako, eraikitako eta probatutako sistemak edo azpisistemak hornitzea eta erabiltzeko prest uztea.

Espainiak Espalazio bidezko Neutroien Iturrian aurrerantzean izango duen parte-hartzea % 10etik % 5era jaitsiko da. Hori dela eta, Espainiak 80 milioi euro bideratuko ditu zentro horretara. Gaurko agerraldian azpimarratu dutenez, baina, murrizketa ez dute krisiaren eraginez egin, egitasmoa "gehiegizkoa" zelako baizik.

Gaur aro berri bat hasi dela esan du Arantza Tapiak, egitasmoa errealitatera moldatu dela, baina anbizioak berdinak direla gaineratu du.

Egun, 50 langile eta 6 egoitza ditu Euskadiko ESSk, Leioako Unibertsitatean hasitakoa barne, eta aurrerantzean egoitza bakarra izango du, baina langile kopuruari dagokionez ez da aldaketarik izango.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X