Lan karga eskatzeko
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mobilizazio gehiago iragarri dituzte Navaleko langileek

Navaleko sindikatuen 14 ordezkarik 12 orduko itxialdia egin dute Sestaoko Udaletxean.
MAM-eko argazkia: la-naval_
MAM-eko argazkia: la-naval_

Navaleko Langileen batzordeko ordezkariek goizeko 6:00etan amaitu dute Sestaoko Udaletxean egin duten itxialdia. Datorren asteari begira mobilizazio gehiago iragartzea espero dute, sindikatuek jakitera eman dutenez.

Navaleko sindikatuen 14 ordezkarik parte hartu dute 12 orduko itxialdi horretan, zuzendaritzari lan karga eskatzeko.

Elkarretaratzean, langileek erabaki dute datorren astean manifestazio bat egitea. Seguruenik ostegunean izango da, Barakaldon. Bestalde, herri horretako udaletxean ere itxialdi bat egingo dute langileek.

Datorren asteartean langileekin asanblada egingo du batzordeak, baita erregulazio egoeran daudenekin ere, egoeraren berri emateko eta antolatutako mobilizazioan parte hartzeko eskaera luzatzeko.

Navaleko 238 langileetatik 170ri eragiten die erregulazio espedienteak eta datorren asteetik aurrera gehiagori eragingo die, azken ontzia amaituko baitute Sestaoko ontziolan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X