Enplegua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Diru-sarrerak bermatzeko errenta sistema hobetuko du Lanbidek

DBEa ezeztatzeko prozesuen hobekuntza irailetik aurrera gauzatuko dela iragarri du Iñigo Lamarka Arartekoak eta hartzazileei informazioa erraztea du helburutzat.
Iñigo Lamarka. EITB.
Iñigo Lamarka. EITB.

Iñigo Lamarka Arartekoak Lanbidek irailetik aurrera DBE ukatzeko sistema hobetuko duela iragarri du. Honen helburua laguntza horien etete erabakiak garbi geratzea da eta eskatzaileek erabakiari buruzko informazioa erraz ulertzea.

Urtarrilaren 21ean Arartekoak efektu negatiboa duten erabakietako "kopuru txiki batek" bakarrik betetzen dituela "kontuan hartzeko gutxieneko baldintzak" adierazi zuen eta horren ondorioz laguntza hauen eskatzaileek horien ukapena ez ulertzea bideratzen zuela.

Arartekoaren eskakizun honek parlamentuko komisioan agerpen eskaria eragin zuen. Gloria Sanchez sozialistak egin du agerpen hori eta materia honen gainean Lamarkak egindako gomendioak gertutik ezagutzeko gogoa azaldu du.

Gaizki bideratutako ezezko erabakitzeei buruzko kexak 1.006ra heldu ziren 2012an. 2010an 78 besterik ez ziren izan eta 2013an 883.

Arazoa Lanbidek "milaka espediente (63.000) ahalik eta hobe eta azkarren" kudeatzeko gogoak eragin duela aipatu du Lamarkak. Horretarako, "kudeaketa azkartzeko eredu estandarrak" erabiltzen direla gaineratu du eta "tratamendu pertsonal eta indibiduala" egitea eragozten dutela.

Honegatik, tramite hauek ukatzeko erabiltzen diren ereduetako testuak sinplifikatu egingo dira. Baita espedienteen berrikustearekin harremana duten ereduena ere.

Guzti honen helburua Lanbide eta hartzaileen arteko komunikazioa ahalik eta zuzenena eta argiena izatea da. Honekin batera enplegu bulegoetako arreta zerbitzua hobetzea aurreikusten dute eta baita sistema informatikoaren berrikusketa ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X