Fagorren Krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fagor markaren salmenta 'dezente zaildu' dela esan du Tapiak

Sailburuaren hitzetan, Estatuko Abokatutzak 'ez du ondo neurtu' asteon egin duen gomendioa, eta prozesua gaiztotu baino ez duela egin esan du.
Arantza Tapia Garapen Ekonomikorako sailburua, gaur, Donostian. Argazkia: EiTB
Arantza Tapia Garapen Ekonomikorako sailburua, gaur, Donostian. Argazkia: EiTB

Arantza Tapia Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako sailburuak esan duenez, Fagor Etxetresnen markak Cevitali saltzearen kontra, asteon, Estatuko Abokatutzak esandakoak  eta epailearen txostenak dezente gaiztotu dute egoera eta salmentarako prozesua zaildu egin da.

Donostian eskaini duen prentsaurrean, Tapiak adierazi du Fagorren salmenta prozesua fase "are konplexuago" batean sartu dela, orain, pilota Cevitalen teilatuan dagoelako; 25 milioi euro eskaintzen zituen enpresa aljeriarrak Fagorren marken (Fagor Ireland Brandt, Dietrich, Vedette, Sauter eta Easycook) truke . Fagor Etxetresnaken hartzekodunen konkurtsoa daraman Donostiako Merkataritza Arloko 1 zk.ko Epaitegiak 35 milioi eskatu zituen atzo kaleratuko autoan. Beraz, operazioa "asko konplikatu" dela aitortu du sailburuak. Malagon epaileak  autoan azaldu zuenez, talde aljeriarrak aurkeztutako eskaintza ez du bere horretan onartzen, baina "baimena ematen dio eskaintza baldintza berberetan baina hobetuta egiten badu".

"Estatuko Abokatutzak gomendioa eta proposamena mahai gainean jarri duenean ez du ondo neurtu ze gerta daitekeen horren ondorioz", esan du. Idatzia ez dela "egokia" esan du, "ez hainbeste edukiagatik, moduagatik" baizik;  sailburuaren aburuz, Abokatutzaren dokumentuan  hartzekodunen konkurtsoan dauden enpresen izenean hitz egiten da, enpresa horiekin hitzik egin gabe. Horrek operazioa "arriskuan" jarri duela esan du.

Itxaropenik galdu gabe, lanean jarraitu behar dela esan dun Tapiak, ahalik eta irtenbide egokienaren bila.

"Malgutasunez jokatu behar dugu denok. Irtenbide on bat bilatu behar dugu. Irtenbide on bat ez da guztia ixtea eta pikutara bidaltzea. Konponbidea posible dela pentsatzen dugu. Orain, Jaurlaritzari Frantziarekin eta Espainiarekin elkarlanean emaitza on bat lortzea dagokio", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X