Ia bost hilabete
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Edesako langileek amaitutzat eman dute 140 eguneko itxialdia

230 behargin inguru txandakatu dira hilabeteotan 24 orduz bertan egiteko, enpresa bideragarria dela aldarrikatzeko eta Fagorren galbidea ez hartzea eskatzeko.
Edesa itxialdia

Edesako langileek amaitutzat eman dute gaur, igandea, orain dela 140 egun hasitako itxialdia, Basauriko (Bizkaia) lantegian, euren lanpostuak salbatzeko ahaleginean.

Ia bost hilabete eman dituzte, tarte horretan 230 behargin inguru txandakatu dira hilabeteotan 14 orduz bertan egiteko, enpresa bideragarria dela aldarrikatzeko eta Fagor Etxetresnaken (MCC) galbidea ez hartzea eskatzeko.

Behargin horietako ordezkari batek esan duenez, "hau ez da bukatu" itxialdia bukatzean, oraindik Edesako kooperatibistak beste enpresa batzuetan kokatzeko prozesuak zabalik jarraitzen duelako.

"Arrasatera joan beharko dugu, bileretara, astean behin edo bi astean behin, eta ondoren gure artean ere bilerak egin prozesua zein egoeratan dagoen aztertzeko", zehaztu du.

Beste enpresatan lana ematean izan da Edesako kooperatibisten eskakizunetako bat, hasieratik, Gizarte Segurantzean kotizatzen dutenez, prozesu horretatik kanpo utziko  zituztela uste baitzuten; Fagorrekoek Lagun Aro MCCren aseguru etxek ordaindutako kalteordainak jasoko dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X