Euskal Estatistika Erakundea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko BPGk % 1,2 egin zuen behera 2013an, Eustaten arabera

INEren hitzetan, ostera, EAEko BPGk % 1,9 egin zuen behera 2013an; Estatuko hirugarren beherakadarik handiena. Datu desberdinak estimazio metodoaren ondorioa direla azaldu du Jaurlaritzak.

Euskadiko BPGk % 1,2 egin zuen behera 2013an, Eustat Euskal Estatistika Erakundearen arabera. Estatistika Institutu Nazionalaren (INE) ahotan, aldiz, EAEko BPGk % 1,9 egin zuen behera iaz.

INEren hitzetan, Euskadiko Barne Produktu Gordinak % 1,9 egin zuen behera 2013an, hirugarren beherakadarik handiena erkidegoen artean, baina biztanleko BPGrik handiena du EAEk, eta Estatuko batez bestekoa aise gainditzen du, % 34,5 batekin.

Bi erakundeetako datuen arteko desberdintasunak erabilitako estimazio metodoaren ondorioz ematen direla azaldu du Ogasun Sailak. Jaurlaritzaren arabera, Eustaten metodoa fidagarriagoa da.

Goranzko edo beheranzko metodoa

INEk beheranzko metodoa erabiltzen duela azaldu du Gasteizko Exekutiboak agiri batean. Hau da, INEk Espainia osoko BPG zenbatzen du aurrena, ondoren erkidegoetako datuak lortzeko.

Eustatek, ostera, goranzko metodoa erabiltzen du. EAEko ekonomiaren sektoreak banaka aztertzen ditu BPG kalkulatzeko.

Bi metodoak onartzen ditu Europako Kontu Sistemak, baina, Eusko Jaurlaritzaren ahotan, "goranzko metodoak zehaztasun eta koherentzia handiagoa bermatzen du, zalantzarik gabe".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X