Abiadura Handiko Trena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak Bergarako lotuneko tarte bat lizitatu du

Ministro Kontseiluak Bergarako lotuneko bost zatietatik bakarra lizitatu du. Oraindik beste lau zati gelditzen dira lizitatzeko eta Rajoyk aurrekontuen menpe utzi ditu tarte horiek.
18:00 - 20:00
Arrasate-Bergarako lotunea lizitatu du gaur Espainiako gobernuak

Ministro Kontseiluak Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Bergarako lotuneko tarte bat lizitatu du asteazken honetan, eta 133 milioi euroko kostua izango du. Bergarako lotuneak dituen bost zatietatik bakarra lizitatu dute oraingoz.

Espainiako Gobernuak Kobateko zatiaren lizitazioa onartu du, eta Sustapen Ministerioak izango du horretarako ardura Adif Abiadura Handia enpresaren bitartez.

Kobateko zatia Bergarako lotunea osatzen duten bost zatietako bat da, eta Arrasate eta Bergara arteko tarte horrek 2,9 kilometroko luzera izango du.

Tarte hori lizitatuta, oraindik ere Bergarako lotuneko beste lau zati gelditzen dira lizitatu gabe: Arrasate-Bergara (Zumalegi sektorea) 2,7 kilometrokoa, Arrasate-Bergara (Angiozar sektorea) 2,6 kilometrokoa, Elorrio-Bergara 2,6 kilometrokoa, eta Elorrio-Elorrio 2,9 kilometrokoa.

Mariano Rajoyk adierazi du aurrekontuen arabera lizitatuko dituztela gelditzen diren tarteak.

Eusko Jaurlaritza harrituta agertu da Espainiako Gobernuak tarte bakarra lizitatu duelako, eta emandako hitza betetzeko eskatu dio Rajoyri.

Rajoyk atzo Diputatuen Kongresuko osoko bilkuran iragarri zuen gaurko Ministro Kontseiluan lizitatuko zituztela AHTren Bergarako lotuneko tarteak, eta 110 milioi euroko kostua izango zutela (BEZa aparte).

Iragarpena ezustean etorri zen, Aitor Esteban diputatu jeltzaleak AHTri buruz egindako galdera baten ondotik, hain zuzen ere.

EAJk babesa eskatu dio Diputatuen Kongresuko presidenteari

EAJk idatzi bat erregistratu du asteazken honetan Espainiako Diputatuen Kongresuan Jesus Posada Kongresuko presidenteari babesa eskatzeko.

Ekimen horrekin Espainiako Gobernuak Jaurlaritzari AHTri buruzko datuak helaraztea lortu nahi dute jeltzaleek.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X