Iberdrolaren emaitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iberdrolak 953 milioi euroko irabaziak izan ditu martxora arte

Konpainia elektrikoak hiru arrazoi eman ditu emaitza horiek arrazoitzeko: nazioarteko salerosketak, EDPn zeukan parte-hartzearen salmenta eta Brasilen zituen aktiboak saltzea.
Sanchez Galan Iberdrolako presidentea. Argazkia: EiTB
Sanchez Galan Iberdrolako presidentea. Argazkia: EiTB

Iberdrolak 953 milioi euroko mozki garbia izan du 2014ko lehen hiruhilekoan, 2013ko epe berean baino % 8,4 gehiago, Iberdrola enpresak asteazken honetan jakinarazi duenez. Dena den, irabazi garbi errepikaria (ohiz kanpokoak gabe) % 4,6 jaitsi da, eta 848 milioi eurokoa izan da.

Konpainia elektrikoak azaldu duenez, "emaitza hauek negozio guztiak martxa onean daudela adierazten dute". Hala ere, Espainian aplikatutako neurriek eragin "negatiboa" izan dutela nabarmen du Iberdrolak, hain zuzen ere, 260 milioi eurokoa. 2014an neurri horien eragina 380 milioi eurokoa izango dela aurreikusten du enpresak.

Ignacio Sanchez Galanek zuzentzen duen konpainiak hiru arrazoi eman ditu emaitza horiek azaltzeko: nazioarteko salerosketetan izandako arrakasta, Iberdrolak EDPn zeukan parte-hartzearen salmenta, eta Brasilen zituen aktiboak saltzea.

Otsailean EDPn zeukan parte-hartzearen % 3,7 saldu zuela iragarri zuen Iberdrolak, eta orain enpresa portugaldarren % 2,9 kontrolatzen du. Halaber, Brasilgo Itapebi enpresan zeukan parte-hartzearen % 22,6a saldu zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X