Ekonomia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaur jakinaraziko dituzte EBrako aurreikuspen ekonomikoak

Eurotaldeak Espainiako Gobernuaren ahalegin erreformistak eta Estatuko ekonomiaren adierazle positiboak goraipatu ditu, baina esan du arduraz jokatu beharko dela, "zorraren maila altua murrizteko”.
Argazkia: EiTB.
Argazkia: EiTB.

Astelehen honetan jakinaraziko ditu Europako Batzordeak Europar Batasunerako dituen aurreikuspen ekonomiko berriak, herrialdeek beraiek euren kalkuluak helarazi ostean. Eurotaldeak Espainiako Gobernuaren ahalegin erreformistak eta Estatuko ekonomiaren zantzu positiboak goraipatu ditu, baina euroguneko iturriek esan dutenez, "ardura" beharko da "zorraren eta langabeziaren maila altuak murrizteko".

Aurreikuspen horiek (apurka-apurka ekonomiak suspertzen ari dira, baina oraindik erreformak eta egokitzeak indarrean daude) ondorengo urteei begirako koadro makroekonomikoak prestatzeko oinarria izango dira, egonkortasuneko edo bateratasuneko programak aztertzeko. Horrekin batera, EBk hurrengo urteetarako planak ere baloratuko ditu; horrela herrialde bakoitzari ekainaren 2an aurkeztuko dizkion gomendioak ere prestatuko ditu, eta Eurotaldeak eta Ecofinek balioztatu beharko dituzte ondoren.

Otsailean bezain zuhur

Adituek uste dute EBk otsailean bezain zuhur jokatuko duela; une hartan, eurogunerako eta Europar Batasunerako 2014rako eta 2015erako zituen aurreikuspenak goranzkoan berrikusi zituen, baina bakarrik hamarren batean (% 1,2ko BPGa Hamazortzietan, eta % 1,5ekoa eta % 2,0koa Hogeita Zortzietan).

Adierazle berriak astelehenean bertan aztertuko dituzte euroguneko Ekonomia ministroek, eta, besteak beste, Frantziako eta Espainiako ekonomiaz arduratuko dira; Frantziakoaz, ministro berria lehen aldiz egongo baita bertan, eta Espainiakoaz, banku-erreskatearen osteko lehen gainbegiratzea izango baita.

Bruselaren aurreikuspenek beste arlo bat islatuko dute: Espainiako Gobernuak iragarritako langabeziaren murrizketa posibletzat jotzen duten. 2014an eta 2015ean 600.000 langile berri izango omen ditu Estatuak, aurreikuspen horien arabera; hortaz, langabezia % 24,9koa izango da 2014an eta % 23,3koa 2015ean; 2017ra arte ez da jaitsiko % 20tik.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X