24. Promozioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

35 urtetik gorakoak Ertzaintzaren azterketan aukeztu ahal izango dira

120 lanpostutarako Ertzaintzaren Lan Eskaintza Publikoan izena eman duten 5.762 pertsonetatik 680k 35 urte baino gehiago dituzte.
Ertzaintza
Ertzaintza. EiTB

Poliziaren Euskal Akademiaren Zuzendaritzak 24. Promoziorako sarbiderako probetan izenda eman duten 35 urtetik gorako pertsonen behin-behineko onarpena adostu du ostegun honetan, ondorioz, Barakaldoko BECen uztailaren 25ean egingo diren  lehen azterketetara aurkeztu ahal izango dute.

120 lanpostutarako Ertzaintzaren Lan Eskaintza Publikoan izena eman duten 5.762 pertsonetatik 680k 35 urte baino gehiago dituzte, parte hartu ahal izateko deialdiko oinarriek muga adin horretan jarri arren.

Hautagai taldearen batez besteko adina 41 urtekoa da, eta, gainontzekoena, 29ekoa.

Segurtasun Sailak ohar batean jakitera eman duenez, azterketaren oinarrien aurka aurkeztutako errekurtsoak izan arren, frogetarako egutegiarekin jarraitzen du, eta azterketara aurkeztu diren pertsona guztiek egin ahal izango dute.

Maiatzaren 16an Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak 35 urte baino gehiagoko hautagai bati eman zion arrazoia, frogetan parte hartzeko ezintasunagatik errekurtsoa jarrita, baina hautaketa-prozesua bertan behar uzteko Erne eta SIPE Ertzaintzaren sindikatuen eskaerak ez zituen entzun.

Autoaren aurrean, Malentxo Arruabarrena Ertzaintzako eta Larrialdietako zuzendariak ebazpen bat emango du datorren astean, eta behin-behinean 35 urte baino gehiago dituzten 680 hautagaien izen-ematea formalizatzea onartuko du.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X