Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko Justizia Auzitegiak metalaren hitzarmena indargabetu du

Gatazkaren jatorria 2008-2011ko Bizkaiko metalaren hitzarmenak indarrean jarraitzen zuen ala ez eztabaidan dago. CCCO eta UGT sindikatuak sinatu zuten hitzarmena.
Langilea
Langilea

EAEko Justizia Auzitegiak Bizkaiko metalaren sektorearen hitzarmenaren eraginkortasun mugatua onartzen zuen epaia baliorik gabe utzi du, epaiaren arabera.

Metalaren Enpresen Bizkaiko Federazioak helegitea jarri zuen Bilboko 9 zenbakiko gizarte arloko epaitegiko epaiaren aurka. Azken horrek Bizkaiko azken hitzarmenean ultraaktibitatea berresten zuen. Orain, Gorenak helegitea aurkeztu zuen patronalari eman dio arrazoia.

Gatazkaren jatorria 2008-2011ko Bizkaiko metalaren hitzarmenak indarrean jarraitzen zuen ala ez eztabaidan dago. CCCO eta UGT sindikatuak sinatu zuten hitzarmena.

Azken lan-erreformaren aplikazioa

Enpresariek uztailaren 7tik aurrera jakinarazi zieten langileei hitzarmena bertan behera geratu zela, azken lan-erreforma aplikatuta.

Patronalak barne-zirkular bat bidali zien enpresei, lan baldintzak mantentzea iradokita bertan. Sindikatuek horrekin indarrean jarraitzen zutela interpretatu zuten.

Zirkular horretan oinarrituta, sindikatuek auzitegiei lan baldintzen legezko iraunaldia deklaratzea eskatu zieten, hau da, ultraaktibitatea.

Gizarte arloko auzitegiak arrazoia eman zien, 2014ko urtarrilaren 30ean, baina Gorenak kendu egin die orain, patronalaren alde eginda.

Epaiak jasotzen duenaren arabera, patronalak enpresei egindako jakinarazpenean "iradoki egiten zitzaien, ez derrigortu, eredu bat, nahi bazuten, langileei lan baldintza berriei zegokienez jakinarazteko norbanakoak egokitzat hartutako neurriak".

EAEko Justizia Auzitegiaren epaia hamar eguneko epean errekurritu daiteke, Auzitegi Gorenaren aurrean.

 

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X