Protesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxabank pribatizatzea 'herritarrei lapurtzea' dela salatu dute

ELAk, LABek eta beste kolektibo batzuek deitutako manifestazioak Kutxabankeko agintarien "gezurrak" salatu eta pribatizazio prozesua geldiarazteko eskatu du.
18:00 - 20:00
Kutxabanken pribatizazioaren kontrako protesta egin dute

Milaka pertsona bildu dira Bilbon "Kutxabankek pribatizazio prozesuaren" kontra egiteko, "herritarrei lapurreta egitea" dela argudiatuta, eta "espekulazio gehiago egon eta herriarekiko eta gizartearekiko konpromiso soziala murriztea" saihesteko.

Manifestazioa 17:30ean hasi da Jesusen Bihotzean, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, Hiru eta CNT sindikatuek eta Berri-Otxoak, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa, Coordinadora ONGD Euskadi, Denok Lan, Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak, Ezker Gogoa koletiboek eta kontsumitzaileen zenbait elkartek deituta, besteak beste.

Antolatzaileen arabera, 5.000 pertsona inguru izan dira manifestazioan, tartean, Pello Urizar, Rebeka Ubera eta Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkideak. Manifestariek pribatizazioaren aurkako eta euskal finantza sistema publiko baten aldeko oihuak egin dituzte.

Bukaeran, ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek adierazpen bat irakurri dute. EAJri, PPri eta PSEri "Kutxabanken kapital pribatua sartzeari bidea ematea" egotzi diete, eta hiru alderdi horiek "pribatizazioaren alde" daudela salatu dute "botere ekonomikoaren mende daudelako".

"Esparru publikoan negozioa egiteko lanean ari dira. Osasunaren alorrean, hezkuntzan eta gizarte zerbitzuetan gertatzen ari da, baita finantza sisteman ere", esan du.

"Faltsukeria, manipulazioa eta gezurra"

Manifestazioaren hasieran, 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusiak "pribatizazio prozesuan" ematen ari den "faltsukeria, manipulazioa eta gezurra" salatu ditu.

"150 urtetan kontrol publikoa izan duen ondarea kapital pribatuaren eskuetan jarri nahi dute", ohartarazi du, "EAJk, PPk eta PSEk prozesu osoa adostu dutela eta zatikatzen ari direla" gaineratuta.

"Espekulatzaileei oparia"

Bestalde, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak "aurrezki kutxen eta herriaren eredu ekonomikoaren inguruko eztabaida" lapurtzen saiatzen ari direla adierazi du.

"EAJk gure aurrezkiak kudeatzeko ahalmena espekulatzaileei eman nahi die, eta euskal sistema produktiboaren zerbitzura jarri nahi du". Hori dela eta, "prozesua gelditzeko" eskatu die jeltzaleei.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X