Erreforma fiskala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sozietateen zerga % 20koa izatea proposatu du Nafarroak

Foru Erkidegoko erreforma fiskalak, dedukzio berria dakar: haurrak edo adineko pertsonak zaintzeko kontratatutako langileen kotizazioak % 15eko dedukzio fiskala izango du.
Lourden Goicoechea, Nafarroako presidenteorde eta Ekonomia arduraduna. Efe.
Lourden Goicoechea, Nafarroako presidenteorde eta Ekonomia arduraduna. Efe.

Nafarroako Gobernuak "osoko erreforma fiskala" egiteko proposamena aurkeztu du. Proposamen horren arabera, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) osatzen duten 10 tarteetan murrizketak egingo dira eta sozietateen zerga % 20koa izango da.

Proposamenak 70 milioi euroko kostua du, diru-sarrera publikoetan izango duen eragina aztertu aurretik, eta eragile ekonomiko eta sozialek egin dute, zenbait herritarrekin batera. Erreforma fiskala Nafarroako Parlamentura eramango dute, alderdiekin ados jartzen saiatzeko.

Lourdes Goicoechea presidenteorde eta Ekonomia arduradunak prentsaurrekoan azaldu duenez, erreformaren helburua ekonomia eta enplegua bultzatzea da, eta horretarako "mailakako egitura mantentzen eta berdintasuna hobetzen" duen sistema sortu dute, sistema "errazagoa eta koherentzia handiagokoa".

Goicoecheak azaldu duenez, eta PFEZari dagokionez, UPNk egungo 10 tarteei eutsiko die baina guztietan murrizketak eginda: sei baxuenei (53.407 euro baino gutxiagoko errentak arte) % 100eko karga kenduko diete datorren urteari begira, eta, gainontzekoei, karga horren % 50 kenduko diete 2016an.

Erreformak etxebizitza erosteagatik, eraberritzeagatik eta alokatzeagatik egiten diren dedukzioak mantentzen ditu; sindikatuei eta alderdi politikoei ordaindutako kuotena ere bai, eta dedukzio fiskala berri bat sartzen du: haurrak edo adineko pertsonak zaintzeko kontratatutako langileen kotizazioak oinarriaren % 15eko dedukzio fiskala izango du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X