Emakume Nekazarien Estatutua aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak eta esleipenak ematerako orduan lehentasuna emango die titulartasun partekatua duten nekazaritza ustiategiei, emakume baten izena tartean badago.
Halaxe zehazten du Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak Gobernu Kontseiluan aurkeztu duen Emakume Nekazarien Estatutuak.
Kontseiluaren ostean eskaini duen agerraldian, Tapiak azaldu du lege aurreproiektu horrek emakumeek nekazal munduan bizi duten diskriminazioa etetea duela helburu, batez ere, onarpen profesionalaren, estimu sozialaren eta eskubideen erabileraren arloetan.
Nekazal munduan emakumeen eta gizonezkoen arteko "tratu eta aukera berdintasuna" lortu ahal izateko, 2008ko Nekazal eta Elikagadura Politikaren Legea garatu duen arau "aitzindaria" aurkeztu du EAEko Gobernuak.
Titulartasun partekatua
Emakumeei protagonismoa emateko "ekintza positiboen" artean, nabarmentzekoa da titulartasun partekatua figura berriaren sorrera, "berdintasun eraginkorra lortzeko garrantzi handiko instrumentu" gisa sortua.
Horren harira, Ekonomiaren Garapen Sailak laguntzak eskainiko ditu emakumeek Gizarte Segurantzan izena eman dezaten, eta titulartasun partekatua duten ustiategiek lehentasuna izango dute Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak jasotzeko orduan.
Sailburuak nekazal munduan emakumeen eta gizonezkoen artean dagoen "desoreka" azpimarratu du, zenbait adibide erakutsiz: lanaren onarpen baxuagoa, emakumeen izenean dauden ustiategi kopuru "izugarri baxua", eta negozioaren balio ekonomikoak gora egin ahala, emakumeen presentzia urriagoa.
Hori dela eta, Emakume Nekazarien Estatutuak nekazal organo erabakitzaileetan emakumeen parte hartzea bultzatuko du, egun "ia ordezkaritzarik ez" baitute.
Egoera aldatzeko, Estatutuak emakumeek organo horietan izan beharreko ordezkaritza portzentajea ezartzen du, eta helburu horiek lortzeko epe "malguak".
Araudiak indarkeria matxista eta jazarpena ekiditeko neurriak proposatu ditu, nekazal munduan giroa "itxiagoa" izanik, atzemateko zailagoak baitira erasoak.
Emakume Nekazarien Estatutuak "emakumeek nekazal munduan egindako lana aitortzea eta ikusgarri bihurtzea" du helburu.
Bestalde, Tapiak adierazi du Jaurlaritzak milioi bat euroko diru-laguntzak eskainiko dizkiela itsasoko produktuak saltzen dituzten enpresa txiki eta ertainei, sektorea bultzatzeko "helburu estrategikoaren baitan". Iaz, 800.000 euroko laguntzak jaso zituzten 29 enpresak.
Zure interesekoa izan daiteke
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.