Fagor Etxetresnak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ecomac, Catarekin kolaboratzeko prest, Edesan proiektu sendoa lortzeko

Basauriko Edesa lantegia proiektu industrial sendo batez hornitzeko eta ahalik eta lanpostu gehien bermatzeko borondatea agertu du talde txiletarrak.
Basauriko Edesa lantegia. Artxiboko irudia: EiTB
Basauriko Edesa lantegia. Artxiboko irudia: EiTB

Ecomac enpresa Catarekin kolaboratzeko prest agertu da harik eta Basauriko Edesa lantegian "proiektu industrial sendoa eta jasangarria" lortzeko eta "ahalik eta lanpostu gehienei eusteko".

Talde txiletarrak CNA-Cata zoriondu du ohar bidez, atzo Pedro Malagon Donostiako Merkataritza alorreko epaileak Fagor Etxetresnak S.COOP eta Edesa S.COOP enpresak talde kataluniarrari esleitzea erabaki ondoren.

"Zorterik onena opa diogu aro berri honetan. CNA-ATA taldeari ondo badoakio, denentzat izango da onuragarria: langileentzat, Fagor eta Edesa markentzat eta euskal ekonomiarentzat", azaldu du.

Bestalde, prozesu hau krisi ekonomikoa gainditzeko eta Euskadirentzat garapen ekonomikoa sendotzeko bidean "mugarri" izatea espero duela azpimarratu du.

CNA-Cata talde kataluniarrak Edesaren kudeaketa Ecomac txiletarrari esleitzeko borondatea erakutsi du, eta Ecomacek begi onez hartu ditu hitz horiek.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X