Bergarako lotunea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gobernuak 131 milioi euroko inbertsioa onartu du euskal 'Y'-arentzat

Ministroen Kontseiluak Mondragon-Bergara zatiaren eskaintza baimendu du, hiru euskal hiriburuetara zuzendutako adarrak batzen diren gunea.
Soraya Saenz de Santamaria
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea. EFE

Ministroen Kontseiluak euskal ‘y’-aren zati bat eraikitzeko obren kontratuaren eskaintza egitea baimendu du, 131 milioi euroko inbertsioarekin. Abiadura Handiko Trenaren sareak hiru euskal hiriburuak lotuko ditu.

Mondragon-Berga zatiak jaso du baimena, Bergarako lotunean dagoenak. Bertan hiru euskal hiriburuetara zuzendutako adarrak batzen diren gunea.

Zatiak 2,6 kilometroko luzera du Gasteizen eta Donostiaren arteko ardatzean. 2,3 kilometro aldiz, Bilboren eta Donostiaren artean.

Kortazarrareko bitubo tunelaren azken 1,9 kilometroak eraikitzen ari dira, baita Udalaitzeko tunelaren azken 1,8 kilometroak ere. Bergarako lotunea bost zatik osatzen dute, guztira, 13,7 kilometrok.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X