Greba Bizkaibusen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaibuseko langileek greba deialdiari eustea erabaki dute

Sindikatuetako eta Diputazioko ordezkariek bilera egin duten, eta amaieran akordioa bilatzen ez saiatzea egotzi dio Bizkaiko Foru Aldundiari.
MAM-eko argazkia: bizkaibuseitb_
MAM-eko argazkia: bizkaibuseitb_

Bizkaibuseko sindikatuek urrirako deituta dituzten lanuzte deialdiei eustea erabaki dute asteazken honetan Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin izandako bileraren ostean. Iñaki San Andres ELAko kideak akordia lortzen ez saiatzea egotzi dio Aldundiari.

Bizkaibusen ordezkaritza duten bost sindikatuetako (ELA, UGT, CCOO, USB eta LAB) ehunka langilek kontzentrazioa egin dute gaur goizean Bizkaiko Diputazioaren egoitzaren aurrean.

Ia urtebete sinatu zuten akordioa betetzea eskatzen diote sindikatuek Bizkaiko Foru Aldundiari. Sindikatuen esanetan, duela urtebete Bizkaiko Diputazioak "lanpostuak ez amortizatzeko konpromisoa hartu zuen", eta, orain, autobus zerbitzuaren kontzesioa aldatu eta guztia berrantolatu nahi duenean 200 lanpostu baino gehiago amortizatu nahi ditu.

Sindikatuek egun osoko bederatzi greba egun deitu dituzte urrirako, lehena lanuzte partziala urriaren 3an. Akordiorik ezean, urriaren 27tik aurrera greba mugagabeari ekingo diote.

Sindikatuen iritziz, "ez da onargarria" lehen lanuzte deialdia baino bi egun lehenago sindikatuak bilera batera deitzea, kontuan izanda irailaren 11tik bazekitela urrian mobilizazioak izango zirela.

Gaurko bileran, "Diputazioa ez da akordioa lortzen saiatu, eta Diputazioari eta Batzar Nagusiei eskatu dieguna idatziz bidaltzeko eskatu du. Akordioaren zein zati ez diren bete idatziz bidaltzeko eta gatazka konpontzeko gakoa zein den azaltzeko eskatzen digute. Diputazioak "borondate falta" erakutsi badu ere, egoera konpontzen saiatze aldera sindikatuek bete ez diren puntuekin dokumentu bat bidaltzea erabaki dute.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X