425 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du Arabako Aldundiak
Arabako Aldundiak datorren urteko aurrekontu proiektua onartu du. 425 milioi eurokoa izango da, aurten baino % 3,2 gehiago eta “inbertsioan eta enpleguaren sorreran” oinarrituko da. Gastu soziala 4 milioi eurotan haziko da eta errepideetara, ingurumenera eta tokiko erakundeetara zuzendutako inbertsioa % 9.
Javier de Andres Arabako diputatu nagusiak eta Aitor Uribesalgo Ogasun diputatuak aurkeztu dituzten aurrekontuen ildo nagusiak. De Andresek azaldu duenez, “inbertsioan eta enpleguaren sorreran oinarrituta daude aurrekontuak, baina gastu sozialari uko egin gabe”.
Zentzu horretan, aurrekontuaren zati nagusia gastu sozialera zuzenduko dela nabarmendu du diputatu nagusiak. 150,536 milioi euro izango dira gastu sozialarentzat, aurten baino 4 milioi gehiago, % 2,7 gehiago.
2015 urteari dagokion txosten ekonomikoa Juan Antonio Zarate Arabako Batzar Nagusietako presidenteari eman dio Ogasun diputatuak. 425 milioi eurokoa da, aurten baino % 3,2 gehiago. Diputazioaren gastu ahalmena 13,4 milioi euro hazi da.
425 milioi horietatik, 370 milioi inguru “zerbitzu publikoetara zuzenduko dira, besteak beste ingurumena babestera, errepide sarea mantentzera, kultura eta kirola bultzatzera, lehen sektorea indartzera eta tokiko erakundeak finantzatzera”, de Andresen hitzetan.
Tokian tokikp enplegua sortzeko “aparteko” inbertsioak ere aurreikusi ditu Arabako Foru Aldundiak. 50 milioi euro daude horretara zuzenduta.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.