Eusko Legebiltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Administrazio Publikoaren Lege 'itxia' kritikatu dute ELAk eta LABek

Sindikatu abertzaleen esanetan, proiektuaren testua “itxia” da eta “aldez aurretik joko-zelaia markatuta dago”. Bi sindikatuetako kideek agerraldia egin dute Legebiltzarreko batzordean.

Administrazio Publikoaren Lege proiektua kritikatu dute ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek. Sindikatu abertzaleen esanetan, proiektuaren testua “itxia” da eta “aldez aurretik joko-zelaia markatuta dago”.

Bi sindikatuetako kideek agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarreko batzordean.

“Eztabaida lasaia” egiteko aukera izateko Legea gelditzea eskatu dute ELAko ordezkariek.

Sindikatuek alegazioak aurkezteko aukera soilik izan dutela onartu dute LABeko kideek, baina testua idazteko garaian eragile sozialen eta langileen parte-hartzea bermatzeko prozesu “adostu” bat martxan jarri ez dutela kritikatu dute.

Proiektu "herrena" da

EAEko Administrazioaren euskalduntzea eskatu dute bi sindikatuek. Bestalde, sistema gardenago eta parte-hartzaileago bat lortzeko aurrerapausoak eskatu dituzte. Bi aspektu horietan proiektua “herrena” dela uste dute.

Parte-hartze prozedura “konkretuagoak” arautzearen garrantzia errepikatu du LABek.

ELAren hitzetan, EAEko Administrazioak “pribatizazio” prozesu pairatu du azken urteetan. Zentzu horretan, prekarizazioa eta behin-behinekotasuna salatu ditu sindikatu abertzaleak.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X