2015eko Aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabak Aurrekontuak luzatu beharko ditu, negoziazioek porrot eginda

De Andresek EAJren eta PSEren arteko "hitzarmena" salatu du. Horren iritziz, jeltzaleek eta sozialistek "Aurrekonturik gabe" utzi nahi dituzte eurenak ez diren erakundeak.
Javier de Andres. EFE
Javier de Andres. EFE

Gobernatzen ez dituzten erakundeak "Aurrekonturik gabe" uzteko “hitzarmena” egitea egotzi die EAJri eta PSEri Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak. Gaineratu duenez, Arabak Aurrekontuak luzatu beharko ditu, eta hori “denon kalterako izango da”.

Gobernu bileraren ondorengo agerraldian, De Andresek baieztatu du Arabak Aurrekontuak luzatu beharko dituela datorren urtean. Izan ere, Gobernuak bere egitasmoa bertan behera uztea erabaki du gaurko bileran.

Aurrekontuak aurrera ateratzeko “babes nahikorik” ez dutela lortu onartu du De Andresek. PPk gutxiengoan gobernatzen du Araban, eta oposizio guztiak (EAJ, EH Bildu eta PSE) osoko emendakina jarri dio Aurrekontuen egitasmoari.

Bai Bizkaian eta baita Jaurlaritzan ere, EAJk PSE-EErekin lortutako aurre-akordioak oztopatu du Aurrekontuen adostasuna Araban, ahaldun nagusiaren ustez. Gogoratu duenez, erakunde biak EAJk gobernatzen ditu.

Datorren asteartean onartuko du Arabako Gobernuak Aurrekontuen luzamendua.

Bestalde, Bizkaiko Aurrekontuek aurrera egingo dute, behin EH Bilduk aurkeztutako osoko emendakina bertan behera utzita. Oposizio guztiak koalizioaren emendakinaren aurka egin du gaurko osoko bilkuran.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X