Juan Rosell aukeratu dute berriz CEOEko presidente
Juan Rosell CEOE Espainiako Enpresa Erakundeen Konfederazioko presidente aukeratu dute berriro, 345 boto emanda. Horren aurkariak, Antonio Garamendi CEPYME Espainiako Enpresa Txiki eta Ertainen Konfederazioko presidenteak, berriz, 320 boto eskuratu ditu.
Enpresa handien babesa eta 304 abal aurkeztu ditu Joan Rosell orain arteko presidenteak. Hortaz, jokoan zeuden 760 botoen % 40 inguru ziurtatuta iritsi da batzarrera. Rossellek Kataluniako eta Madrilgo enpresaburuen babesa zuen, publikoki adierazita. Halere, aurreko hauteskundeetan baino babes gutxiago jaso ditu, ustelkeria kasuen eraginez.
Beraz, Joan Rossell katalanak gidatuko du enpresaburuen elkartea datozen lau urteetan. Horren helburuen artean, laneko malgutasuna areagotzea, dirusariak helburuen arabera ezartzea eta kontratu motak erraztea.
Bestalde, 25 abal bakarrik aurkeztu ditu Antonio Garamendi CEPYMEko presidenteak, eta 33 botoko aldeagatik ez du lortu proposatzen zuen aldaketari bidea ematea. Enpresa txiki askoren eta Confebask euskal enpresaburuen elkartearen babesa ez dira nahikoa izan.
Horrenbestez, CEOE patronaleko presidentea izaten jarraituko du Juan Rosellek, Carlos Ferrer Salat, Jose Maria Cuevas eta Gerardo Diaz Ferran presidenteen ostean.
Rosell, "desengainatuta pertsona batzuekin"
Juan Rosellek "pertsona batzuekin desengainua" duela deitoratu du, baina, oro har, "gehienekin eskertuta" dagoela gaineratu du.
"Batzuek zarata handia egiten dute, eta CEOE jabetza pribatua eta partikularra dela uste dute", salatu du.
Nolanahi ere, dena "aldatu" egingo dela eta "hobera" egingo duela aurreratu du, patronalaren arazoak "gardentasunarekin" konpondu daitezkeelako.
Garamendik hausnarketa eskatu du
Bestalde, Antonio Garamendik hausnarketa bat egitea eskatu du, baina "leialtasun osoa" adierazi dio Roselli.
Garamendik esan du babes handia jaso duela, batik bat erakunde txikien artean.
"Oso harro nago egindakoarekin", nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.