Bilera egingo du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Marotok Jarduera Ekonomikoaren Zerga SEArekin hitzartu nahi du

Alkatetzako iturriek azaldu dutenez, urtarrilean zehar SEAko ordezkariekin bilduko da Maroto, alde biak pozik utziko dituen akordioa bilatzeko asmoz.
Javier Maroto
Javier Maroto

Javier Maroto Gasteizko alkateak SEA patronalaren kritikei eta Jarduera Ekonomikoaren Zerga % 41 ez igotzeko eskaerari erantzun egin die. Izan ere, Gasteizko osoko bilkurara igoera % 10era mugatzeko proposamena eramango du Marotok, SEAk eskatzen duen bezala.

Alkatetzako iturriek azaldu dutenez, urtarrilean zehar SEAko ordezkariekin bilduko da Maroto, alde biak pozik utziko dituen akordioa bilatzeko asmoz.

Jarduera Ekonomikoaren Zerga berria indarrean sartu baino egun bat lehenago, Arabako patronaleko ordezkariek zerga horren igoera “aurrekaririk gabeko erasoa” dela kritikatu zuten.

Baliteke SEAk helegitea jartzea, Gasteizko Udalak zuzentzen ez badu.

Bere egunean, zerga % 10 igotzea hitzartu zuen alkateak Arabako enpresa-buruekin, baina osoko bilkuran ez zuen babesik lortu eta igoera % 41ekoa izatea onartu zuen Bildurekin batera.

Hala ere, igoera txikiagoa aplikatu nahi du Marotok, iturrien arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X