2014 langabezia tasa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rajoy: 'Langabeziaren jaitsierak lanean jarraitzera bultzatzen gaitu'

Twitterren egin du Rajoyk langabeziaren datuen lehenengo balorazioa. Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren arabera, Estatuan 4,4 milioi langabe daude, iaz baino 253.627 gutxiago.
MAM-eko argazkia: mariano-rajoy_
MAM-eko argazkia: mariano-rajoy_

Langabeziaren jaitsiera "lanean jarraitzeko bizigarria" dela esan du gaur Mariano Rajoy Espainiako presidenteak.

Twitter sare sozialeko bere kontuan egin du Rajoyk langabeziaren datuen lehenengo balorazioa. Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren arabera, Estatuan 4,4 milioi langabe daude, iaz baino 253.627 gutxiago. 1998tik izan den beherakada handiena izan da.

"Gaur ezagutu ditugun datuak lanean jarraitzeko eta susperraldia lortzeko bizigarriak dira", adierazi du presidenteak.

Mariano Rajoyk ez du agerraldirik egingo gaur, eta bihar Pazko-Militarraren ospakizunean izango da, erregearekin batera.

Bestalde, Fatima Bañez Enplegu ministroak esan du 2015eko enplegu datuek "aurreikusitakoa soberan" gaindituko dutela. "Enpleguaren egonkortasuna izango da Gobernuaren xede nagusia 2015ean".

"2014a susperraldiaren urtea izan da Esainian", esan du. Gaur kaleratu dituzten datuek "lanean jarraitzeko" bultzada ematen dutela gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X