Espainia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rajoyk milioi bat lanpostu sortzea aurreikusten du bi urtean

Halaber, zergak jaitsiko dituela zin egin du. Bestalde, ziurtatu du Katalunian irailaren 27an egingo dituzten hauteskundeak Espainiako beste edozein tokitan egiten dituztenen parekoak izango direla.
18:00 - 20:00
Bi urtean milioi bat lanpostu sortuko dituztela dio Rajoyk

Mariano Rajoy Espainiako Gobernu presidenteak milioi bat lanpostu sortzea aurreikusten du bi urtean eta etorkizunean zergak jaitsiko dituela zin egin du.

Rajoyk Espainiako egoera ekonomiko eta politikoa aztertu du EFE albiste agentziaren 75. urteurrenaren harira eskainitako elkarrizketan.

Arlo ekonomikoan, Rajoyk kontuak egin ditu eta bi urtean milioi bat lanpostu sortzea aurreikusi du: 2014an gizarte segurantzan izena emandako 417.000 pertsonari, aurten, gizarte segurantzara gehitzea aurreikusten den 550.000 edo 600.000 pertsonak gehitu dizkio. Zifra hori oraindik eskasa bada ere, garrantzitsua dela iritzi dio, tendentzia aldaketa bat dagoela argudiatuta.

"Orain zenbait lanpostu sortuko diren hitz egiten dugu eta ez zenbat enplegu suntsituko diren", nabarmendu du. Hala ere, azaldu du Espainiako Gobernuak oso zuhur jokatzen duela aurreikuspenak egiterakoan.

Urtarrilaren 1etik aurrera, indarrean sartu den zerga jaitsiera azpimarratu du eta hauteskundeak irabaziz gero, zer egingo lukeen pentsatzen hasia dagoela gaineratu du. "Ahal dudanean zergak gehiago jaitsiko ditugu", adierazi du.

Kataluniari dagokionez, irailaren 27ko hauteskundeak Espainiako beste edozein tokitan egiten dituztenen parekoak izango direla baieztatu du. Halaber, ohartarazi du ez zaiola jendeari iruzur egin behar plebiszitu hauteskundeak izango direla esanda, izan ere, haren ustez, horrelako bozak ez daude. "Plebiszitu hauteskundeak ez dira existitzen eta, beraz, ez zaio jendeari iruzurra egin behar. Egia esan behar da", gaineratu du.

Bestalde, ustelkeriaren kontrako borrokan, beti, zerbait gehiago egin daitekeela baieztatu du eta ez da auzitegietako ebazpenek legegintzaldi amaiera ozpinduko diotenaren beldur. "Dagoeneko, dagoen guztia ezagutzen dugula uste dut", azpimarratu du.

Dena den, justiziak bere lana azkarrago egitea gustatuko litzaioke, ahal den neurrian. Hori erraza ez dela aitortu du, baina garrantzitsua dela uste du "erruduna errudun dela eta errugabea errugabe dela ezagutu dadin".

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X