Bankia auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

800 milioitik 34 milioira murriztu du ANk Bankiako buruzagien fidantza

Hortaz, Bankiak, BFA matrizeak eta Rodrigo Rato, Jose Manuel Fernandez, Francisco Verdu eta Jose Luis Oliva Bankiako jabeek jarritako errekurtsoak partzialki onartu ditu gaur Auzitegi Nazionalak.
MAM-eko argazkia: caso-bankia_
MAM-eko argazkia: caso-bankia_

Auzitegi Nazionalak 800 milioi eurotik 34 milioira  jaitsi du Bankia auzian inputatutakoei ezarritako fidantza. Besteak beste, Bankiari, BFA filialari eta Bankiako buruzagiei ezarri zien Fernando Andreu epaileak 800 milioi euroko bermea. Buruzagi horien artean Rodrigo Rato presidente ohia dago.

Hortaz, Bankiak, BFA matrizeak eta Rodrigo Rato, Jose Manuel Fernandez, Francisco Verdu eta Jose Luis Oliva Bankiako jabeek jarritako errekurtsoak partzialki onartu ditu gaur Auzitegi Nazionalak.

Hala ere, FROB erreskate funtsak jarritako helegitea bertan behera utzi du, “zilegitasun falta” argudiatuz. Auzitegi Nazionalaren auto osoa hurrengo egunetan emango dute jakitera.

Fernando Andreu epaileak 800 milloiko fidantza ezarri zien izan zitzaketen erantzukizunei aurre egiteko, baina Auzitegi Nazionalak onartu egin du,  neurri batean bada ere, auzipetuek aurkeztutako helegitea eta 34 milloitan utzi du fidantza.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X