2014ko emaitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bankiak 747 milioi irabazi zituen iaz, 2013an baino % 83 gehiago

Bankuak 202 milioi euroko dibidendua banatuko du eta, kopuru horretatik 126 milioi euro BFAk (Bankiaren matrizea) jasoko du.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Bankiak 747 milioi irabazi zituen iaz, 2013an baino % 83 gehiago

Bankiak 747 milioi euroko mozkin garbia izan zuen 2014an, 2013an baino % 83 gehiago; kontabilitateko irizpide berriekin kontuak doitu eta 312 milioi euro burtsako irteerari lotutako erreklamazioetara bideratu ondoren.

Ezohiko hornidura hori albo batera utzita (218 milioi euro garbi), Bankiak 966 milioi euro irabazi zituen iaz, 2013an baino % 137 gehiago, edo % 58 gehiago orduko emaitza berritu gabe utziz gero.

Emaitza horiek eskuan, 2012an milioi askoko laguntza publikoa jaso zuen bankuak 202 milioi euroko dibidendua banatuko du, eta kopuru horretatik 126 milioi euro BFAk, Bankiaren matrizeak (ehuneko ehunean Estatuak osatzen duena) jasoko du.

"BFA-Bankia taldea osatzen dugunok entitate errentagarriagoa lortzeko eta jasotako diru-laguntzen itzulpenean aurrerapausoak emateko konpromisoa daukagu. Gainera, pauso berri bat eman dugu dibidenduaren banaketaren iragarpenarekin", nabarmendu du Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidenteak.

BFA taldearen emaitza garbia 418 milioi eurokoa izan zen, 2013an baino % 80,8 gehiago. Halaber, guztira 780 milioi euro gorde ditu akziodunei eman beharreko balizko kalte-ordainei aurre egiteko.

Interesen marjinari dagokionez, 2.927 milioi euroko marjina izan zuen, hots, % 20,7ko hobekuntza 2013ko emaitzak doituta edo % 14ko hobekuntza emaitzak zeuden bezala utziz gero.

Komisioei zegozkien diru-sarrerak hazi egin ziren eta guztira 948 milioi eurokoa izan zen, 2013an baino % 1,3 gehiago. Bestalde, diru-sarrera arruntak kontuan hartuta (interesak eta komisioak) 3.875 milioi euro irabazi zituen.

Bestalde, esplotazio gastuak % 8,3 jaitsi ziren 2013ko datuekin alderatuta (1.586 milioi euro).

Diru-sarrerak hobetuta eta gastuak murriztuta, Bankiak efizientzian hobekuntza izan du eta orain haren efizientzia % 43,5ekoa da.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X