Eustat
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko ekonomia % 2,2 hazi da lehen hiruhilekoan

Daturik onenak Gipuzkoan jaso ziren, % 1,4 hazi zen ekonomia. Araban eta Bizkaian, berriz, % 1,1 egin zuen gora ekonomiak
18:00 - 20:00
Euskal ekonomia %2,2 hazi da

EAEko ekonomia % 2,2 hazi da urte honetako lehen hiruhilekoan, iazko datuekin alderatuta; 2014ko urtarriletik martxora arteko datuan kontuan hartuta, hiru hamarren egin du gora Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako ekonomiak.

Eustat euskal estatistika institutuak  emandako datuen arabera, Barne Produktu Gordinaren igoera, batez ere, zerbitzuen sektorean eskaintzak izan duen gorakadaren ondorioz izan da. Bestalde, eraikuntzaren alorraren beheranzko joera moteltzen ari dela nabarmendu du Eustatet.

Lanaldi osoko enplegua % 1,4 hazi da 2015eko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gehiago.

EAEko hiru lurraldetan izan zen positiboa BPGren garapena iaz: daturik onenak Gipuzkoan jaso ziren, % 1,4 hazi zen ekonomia. Araban eta Bizkaian, berriz, % 1,1 egin zuen gora ekonomiak

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X