2015eko aurreikuspenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko ekonomiaren hazkunde aurreikuspena % 2,3ra igo du Urkulluk

Lehendakariaren esanetan, hazkunde aurreikuspen hori handiena da 2007tik. Iaz, adibidez, % 1,7 egin zuen gora BPGk.
Iragarkia
18:00 - 20:00
EAEko ekonomia % 2,3 hazi ditekeela iragarri du Urkulluk

Iñigo Urkullu lehendakariak sei hamarren igo du EAEko ekonomiaren hazkunde aurreikuspena (% 1,7tik % 2,3ra), eta, hori dela eta, aurten langabezia tasa % 13,7ra jaitsiko dela gaineratu du. Bilboko Euskalduna Jauregian, Ekonomia Aurreikuspenen Foroan, egin duen hitzaldian eman ditu datu horiek.

Lehendakariaren esanetan, hazkunde aurreikuspen hori 2007tik izan den handiena da. Iaz, adibidez, % 1,7 egin zuen gora EAEko barne produktu gordinak (BPG).

Zenbakiak eskuan, lehendakaria pozik agertu da: "Baikorra izango naiz, gaizki pasatu dugu eta gaur irribarretsu egon nahi dut; badakizue ez naizela euforiaren aldekoa, baina norabide ekonomiko, sozial eta politiko egokian goazela uste dut".

Halaber, % 2,3ko hazkundearen ondorioz, enplegua % 1,3 igoko dela jakinarazi du Urkulluk. Ondorioz, langabezia tasa % 13,7ra jaitsiko da.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X