Espainiar estatuko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako ekonomia % 0,9 hazi da urteko lehen hiruhilekoan

2014ko azken hiruhilekoan baino bi hamarren handiagoa izan da hazkundea.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Espainiako ekonomia % 0,9 hazi da 2015eko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko azken hiruhilekoan baino bi hamarren gehiago, Espainiako Estatistika Institutuak gaur Barne Produktu Gordinari buruz argitaratutako datu aurreratuaren arabera.

Gaurko datua baieztatzeko, maiatzaren 28ra arte itxaron beharko da, izan ere, orduan argitaratutako da urteko lehen hiruhilekoko behin betiko datua. Gainera, gaur aurreratutako datua Espainiako Bankuak egindako aurreikuspena (% 0,8) baino hamarren bat hobea da.

Espainiako ekonomia hazi egin da azken zazpi hiruhilekotan

2014ko azken hiruhilekoan Barne Produktu Gordina % 0,7 hazi zen, familien kontsumoan (% 0,9) eta inbertsioan (% 1,4) izandako gorakada dela eta.

Espainiako Estatistika Institutuaren esanetan, Barne Produktu Gordinaren urteko arteko aldaketa % 2,6koa izan da 2015eko lehen hiruhilekoan.

Bestalde, datuak gero eta hobeak dira; izan ere, hazkundea % 0,6koa zen 2014ko lehen hiruhilekoan eta % 2,6koa, ostera, urte honetako epe berean.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X