Neinor berriak 1.000 milioi euro inbertituko ditu lurzorua erosteko
Lone Star inbertsio funtsak Kutxabanki erositako Neinor higiezinen enpresak 1.000 milioi euro inbertituko ditu 2015ean Espainiako Estatuan lurzorua erosteko eta etxebizitzen 10 promozio martxan jartzeko, Neinor Homes konpainia berriak ohar batean jakinarazi duenez.
Kutxabankek abenduan iragarri zuen salmenta, baina ostegun honetan gauzatu da, operazioak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eta Ekonomia Ministerioaren baimenak jasota.
Konpainiak iragarri duenez, urtean 3.000 etxebizitza eraiki nahi ditu, lanpostu zuzenak eta zeharkakoak sortuz, eta higiezinen sektorean "erreferentziazko" enpresa bihurtu nahi du.
1.000 milioi euroko aktiboak eta 5.000 etxebizitza egiteko lurzorua erosita du konpainiak. Aurrerantzean, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Madrilen, Katalunian, Andaluzian eta Balear Uharteetan eraikiko ditu etxeak, hau da, eskari handiena baina stock txikiena duten erkidegoetan.
Horrez gain, beste 1.000 milioi euro bideratuko ditu aurten lurzoru gehiago erosteko eta promozio gehiago egiteko.
Madrilen eta Bartzelonan egingo dituen bi promozioetarako finantzazioa Kutxabankek eta Santander Bankuak eman diote. Neinorren aburuz, "horrek agerian utzi du Espainiako higiezinen sektorea biziberritzen ari dela eta finantza erakundeak proiektu berri honetan konfiantza dutela".
Konpainia berriak bere egin ditu euskal taldearen langileak, guztira 127 profesional dira, Neinor, Inverlur, CajaSur Inmobiliaria eta Valle Romano sozietateetakoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek aliantza politiko berri bat aldarrikatu du, Europak "benetako autonomia" izan dezan "berrindustrializazioan"
'Bilboko Adierazpena' sinatuta amaitu da 'Leaders Meeting – Fit For The Future' goi-bileraren bigarren edizioa, Bilbon. Europak "oparotasun jasangarria, industria-lehiakortasuna eta autonomia estrategikoa sortzeko" duen ahalmena indartzea eskatzen du agiriak.
Volkswagenen lege urraketen aurrean "isilik" egotea egotzi dio ELAk Nafarroako Gobernuari
Sindikatuaren arabera, Lan Ikuskaritzak "iruzurrean" egindako 146 aldi baterako kontratu atzeman zituen Volkswagen Nafarroan eta 93 kontratu mugagabe egitera behartu zuen enpresa. Oraindik, ez duela agindua bete salatu du ELAk.
Amurrioko Tubos Reunidoseko batzordeak greba mugagabea baztertu eta mobilizazioen egutegi bat adostu du
Langileek bilera egin dute astearte honetan, enpresak iragarritako 301 kaleratzeei aurre nola egin erabakitzeko.
Sindikatuek salatu dute iaz Hego Euskal Herrian 84 lan heriotza jazo zirela
Osalanek, berriz, heriotza 42 zenbatu ditu azarora arte. Sindikatuen arabera, Eusko Jaurlaritzaren zenbaketak ez ditu garraiolarien heriotzak, heriotza ez-traumatikoak edo 'in itinere' gertatzen direnak kontuan hartzen.
Ertzain izateko hautagaien % 59k gainditu du psikoteknikoa, baremazioa aldatu ondoren
Zupiria sailburuak berretsi du kopuruak aurreko deialdietan baino txikiagoa izaten jarraitzen duela. Halaber, barkamena eskatu du joan den larunbateko proben hasieran izandako atzerapenagatik, eta prozesuak "segurtasun berme guztiak" bete zituela ziurtatu du.
Pradales lehendakariak "norabide berean arraun egiteko" eskatu die eragile guztiei, Tubos Reunidosi laguntzeko
Imanol Pradales lehendakariak Tubos Reunidos "erreferentziazko" enpresatzat jo du, besteak beste, ekonomiaren deskarbonizazioan eta trantsizio energetikoan giltzarri baita, eta azpimarratu du etorkizunean ere hala izaten jarraitu behar duela. "Egoerari aurre egiteko, denok norabide berean arraun egin behar dugu: zuzendaritza, langileak, hornitzaileak, hartzekodunak eta erakundeak", gaineratu du.
Osakidetzako LEPen filtrazioengatik ahozko epaiketa egitea agindu du Gasteizko epaile batek
2018ko maiatzaren 20an egin zen Kirurgia Plastiko, Estetiko eta Konpontzaileen espezialitateko azterketarekin lotutako bi pertsona eseriko dira akusatuen aulkian.
"Muga-zergak gorabehera, urte ona izan da makina-erremintarentzat"
Xabier Ortueta AFM clusterraren zuzendariak adierazi duenez, "aurten, eskarietan, AEB gure lehen merkatua izan da. Eskarien % 22 handik jaso ditugu". "Egoera kudeatzako zaila da, baina ondo manejatu gara makina-erremintaren behar handia dutelako", gaineratu du Ortuetak.
Cebeken ustez, greba mugagabea "ez da irtenbidea" eta Tubos Reunidosen "akabua" izango litzateke
Cebeken presidente Guillermo Bucesek gogorarazi duenez, Bizkaiko patronalak ohartarazi zuen TRk "bere ekoizpenaren zati oso handi bat Amerikako merkatura bideratuta" duela, "% 45 edo % 50 inguru", eta "merkatu hori, % 50eko muga-zerga ezartzeagatik, bat-batean desagertzen bazaizu, lantegien bideragarritasuna kolokan jartzeko moduko arazo bat duzu".
Tubos Reunidoseko langileek batzarra egingo dute arratsaldean, hurrengo zer pauso eman erabakitzeko
Goizean langileen batzordea osatzen duten ordezkariek bilera egingo dute, arratsaldeko batzarra prestatzeko. Zuzendaritzak 301 langile kaleratzeko (274 Amurrion eta 27 Trapagaranen) eta Amurrioko altzairutegia ixteko asmoa agertu die langileei.