Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat hil da Gueñesen (Bizkaia), lan-istripuan

Elektrizitate sareko beharginak Quadra auzoko mendi inguru batean izan du istripua.
18:00 - 20:00
35 urteko gizon bat hil da Güeñesen gertatutako lan istripu batean

35 urteko langile bat hil da gaur, astelehena, Gueñesen (Bizkaia), lan-istripuan. Elektrizitate sareko behargin bat da, Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Ezbeharra 09:40an gertatu da, Gueñesko Quadra auzoko mendi inguru batean. Hildakoa beste langile batzuekin ari zen bertan beharrean.

Larrialdi zerbitzuetako kideak saiatu dira behargina suspertzen, baina ez dute lortu.

Oraindik ez dago argi nola izan den istripua, eta ikerketa abiatu dute gertatutako argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X