Azoka Parisen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal aeronautika sektoreak Marteko misioetan parte har dezake

Espainiako Estatuak akordioa sinatu du NASArekin Martera egin behar dituen bi proiektutarako, eta Sener euskal enpresa izan daiteke parte har dezakeenetako bat.
18:00 - 20:00
Aeronautikaren sektoreak akordio onuragarria sinatu du NASArekin

Espainiako Estatuak akordioa sinatu du NASArekin Marteko misioetarako zuen ituna zabaltzeko; izan ere, agentzia estatubatuarrak InSight eta Mars misioak egingo ditu 2016an eta 2020ean, hurrenez hurren, eta elkarlana sustatuko dute.

Charles Bolden NASAren administratzaileak, Francisco Marin Industria Teknologiaren Garapenerako Zentroko zuzendariak, eta Ignacio Azqueta Teknika Aeroespazialeko Institutuko zuzendari nagusiak  sinatu dute ituna Le Bourgeten, Parisen, egiten ari diren aeronautika azokan. Bertan parte hartzen ari dira euskal aeronautika sektoreko enpresak.

Duela 50 urtetik gora hasi zen Espainiako Estatuaren eta NASAren arteko elkarlana, eta jauzi kualitatiboa izan zen talde espainiarrek Curiosityn, duela hiru urtetik Marten dagoen aparailuan, parte hartu izana.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X