KUTXABANK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BBK-k alegazioak jarriko dizkio Ekonomia Ministerioaren dekretuari

Kutxabanken kontrolari eusteko eta kanpoko inbertitzaileak ekiditeko, 250 milioi euroko funtsa sortzera behartzen du dekretu horrek BBK.
MAM-eko argazkia: kutxabank_
MAM-eko argazkia: kutxabank_

Kutxabanken kontrolari eusteko eta kanpoko inbertitzaile pribatuak sartzea ekiditeko, 250 milioi euroko funtsa sortu beharko du BBK-k, Ekonomia Ministrioaren dekretuaren arabera.

Egoera aztertu ondoren, baina, BBKren departamendu juridikoak alegazioak aurkeztea erabaki du. Uztailaren 1era arteko epea dute fundazioek horretarako.

Espainiako Bankuaren zirkularrari jarritako alegazioen bide beretik jarriko dituzte oraingoak ere. Funtsaren kopurua  "gehiegizkoa" dela argudiatuko dute.

Estatuko finantza erakundeen artean Kutxabank dela kaudimen handiena duena nabarmendu du BBK-k, eta, beraz, kontrolari eusteko ezarritako diru kopuru hori handiegia dela iritzi diote.

"Erreserba funtsaren helburua kaudimen arazo bati aurre egitea izanda, ez da ulergarria kopurua hain altua izatea", esan du BBK erakundeak, ohar baten bidez.

Banku fundazioek ezarri beharreko erreserba funtsen zenbatekoa ezartzeko eskumenik ez du Espainiako Bankuak, eta, hori dela eta, Ekonomia Ministerioak ezarri du kopuru finkoa, dekretu bidez. Estatuko Kontseiluak, baina, ontzat eman behar du oraindik.

Zure interesekoa izan daiteke

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradales lehendakariak "norabide berean arraun egiteko" eskatu die eragile guztiei, Tubos Reunidosi laguntzeko

Imanol Pradales lehendakariak Tubos Reunidos "erreferentziazko" enpresatzat jo du, besteak beste, ekonomiaren deskarbonizazioan eta trantsizio energetikoan giltzarri baita, eta azpimarratu du etorkizunean ere hala izaten jarraitu behar duela. "Egoerari aurre egiteko, denok norabide berean arraun egin behar dugu: zuzendaritza, langileak, hornitzaileak, hartzekodunak eta erakundeak", gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X