Merkataritza elektronikoa % 3tik % 25era igo da EAEn azken 15 urteetan
Euskal Autonomia Erkidegoan, merkataritza elektronikoak hazkunde handia izan du azken 15 urteetan. 2001ean euskal enpresen % 3k egiten zuten merkataritza elektronikoa, eta iaz horien % 24,8k egin zuten, Eustatek gaur argitaratutako txostenaren arabera.
2014an, aurreko datuekin alderatuz, 3,2 puntu igo zen merkataritza elektronikoa egin zuen enpresen kopurua, eta salmentek % 9,5 egin zuten gora.
Sarearen edo bestelako sistema elektronikoen (posta elektronikoa, EDI, datu-truke elektronikoa, etab.) bidez sortutako negozio-bolumena 12.124,6 milioi eurokoa izan da salmentetan, eta 9.326,1 milioikoa erosketetan.
Aurreko urteko datuekin alderatuta, % 9,5 handitu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan merkataritza elektronikoaren bidez egindako salmentak, eta % 15,3 egin zuten gora erosketek.
Araban hazi zen gehien (% 18) erosketa kopurua 2014an, eta gutxien, salmentak (% 7). Salmenta hazkunderik handiena (% 11,2), berriz, Bizkaian izan da, eta % 13,6 egin zuten gora bertan erosketek. Gipuzkoa bigarren izan zen, bai erosketa (% 16,6) bai salmenta (% 10,1) kopuruari dagokionez.
Datuak bere osotasunean hartuta, sistema elektronikoen bidez egindako salmenten kopurua erosketa kopurua baino askoz ere handiagoa izan zen iaz, baina bide elektronikoetatik erosten duten enpresak (% 23,1) saltzen dutenak (% 6) baino askoz gehiago dira.
Egindako kalkuluen arabera, 40.700 inguru dira EAEn merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduak. Horiek bide horretatik egindako erosketak erosketa guztien % 30,6 dira, eta salmentak, berriz, salmenta guztien % 38,9.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.