Kutxa automatikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bankuek eurek erabakiko dute bezeroei komisioa kobratu ala ez

Gobernuak errekarguak mugatzeko lege-dekretua onartu ondoren, finantza erakundeek eurek erabakiko dute beste banku bateko kutxa automatikotik dirua ateratzeagatik bezeroei gainordaina kobratu edo ez.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Espainiako Gobernuak errekarguak mugatzeko lege-dekretua onartu ondoren, finantza erakundeek eurek erabakiko dute beste banku bateko kutxa automatikoetatik dirua ateratzeagatik bezeroei gainordaina kobratu ala ez.

Errege-dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dute larunbat honetan. Bezero batek dirua beste banku bateko kutxa automatiko batetik ateraz gero, horren finantza erakundeak, txartelaren jaulkitzaile gisa, errekargua kobratzeko eskubidea izango du.

Horrela, bezero ez den entitateak gainordaina kobratzeko aukera desagertzen da, nahiz eta Caixabankek hori eskatu. Halere, bezeroaren bankuak errekargua kobratzeko aukera izango du, beste baten kutxa automatikoa erabiltzen baldin badu.

Bezero ez den pertsona batek erabilitako kutxaren jabeak zerbitzu tasa bat eska diezaioke banku lehiakideari, haren bezeroei eskudirua ematearen truke.

Azken batean, errekargu bakarra izango litzateke bezeroarentzat, komisio bezala. Bezeroaren bankuak, kutxak edo kreditu kooperatibak berak kobratuko lioke, Ministroen Kontseiluak gaur adostu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradales lehendakariak "norabide berean arraun egiteko" eskatu die eragile guztiei, Tubos Reunidosi laguntzeko

Imanol Pradales lehendakariak Tubos Reunidos "erreferentziazko" enpresatzat jo du, besteak beste, ekonomiaren deskarbonizazioan eta trantsizio energetikoan giltzarri baita, eta azpimarratu du etorkizunean ere hala izaten jarraitu behar duela. "Egoerari aurre egiteko, denok norabide berean arraun egin behar dugu: zuzendaritza, langileak, hornitzaileak, hartzekodunak eta erakundeak", gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X