Eskandalua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Volkswagenek bezeroentzako informazio telefonoa jarri du abian

900 180 361 doako zenbakira deituta, bezeroek erositako autoak emisioak faltsutzeko softwarea ote duen jakingo dute. Datorren astetik aurrera, internetez egin ahalko dute kontsulta.
Matthias Müller, Volkswageneko zuzendaria Argazkia: Efe
Matthias Müller, Volkswageneko zuzendaria Argazkia: Efe

Volkswagen auzian, kontsumitzaileak gaur has daitezke argia ikusten. Izan ere, autogile alemaniarrak Estatuko bezeroei bideratutako doako  informazio telefono zenbakia jarri du martxan gaurtik aurrera. 09:00etatik aurrera 900 180 361 telefonora deituta, kontsumitzaileak eskandaluak bere autoa harrapatu duen ezagutuko du. Hala bada,  zer egin komunikatuko zaio telefono zenbaki horretan.

Audi, Seat, Volkswagen, Volkswagen Ibilgailu Komertzialak eta Skoda taldeko bezeroek 900 180 361 telefono zenbakira deitu ahal izango dute datozen egunetan.

Datorren astetik aurrera online zerbitzua jarriko du abian konpainia alemaniarrak; bezeroak xasis zenbakia sartuta bere auto modeloak EA 189 motor manipulatua duen jakingo du, gas isurien gailua manipulatuta duena. www.volkswagen.es; www.seat.es; www.audi.es; www.skoda.es; www.volkswagen-comerciales.es webguneetara sartuta egin ahal izango da kontsulta. Horrez gain, kaltetuekin banan-banan harremanetan jartzeko komunikazio-plana prestatu du autogile alemaniarrak.

Alemaniako auto ekoizleak jakinarazi duenez, segurtasunarekin loturarik ez duen arazoa izanda, zuzenean jarriko da konpainia harremanetan bezeroekin, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarik gabe.

Manipulatutako modeloen zerrenda

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X