Txosten ekonomikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NDFk murriztu egin du nazioarteko hazkundearen aurreikuspena

Nolanahi ere, baztertu egin du "atzeraldi globalik" gertatzea.
Christine Lagarde NDFko zuzendaria. EFE
Christine Lagarde NDFko zuzendaria. EFE

Nazioarteko ekonomia uste baino gutxiago haziko da aurten eta hurrengo urtean, Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) ustez. Izan ere, bi hamarren jaitsi du 2015erako eta 2016rako aurreikuspena, % 3,1era eta % 3,6ra, hurrenez hurren.

NDFk hainbat kausa aipatu ditu hazkundearen moteltze hori azaltzeko: ekoizpena gutxi hazi dela, inbertsioak eta eskaintzak behera egin dutela, biztanleak zahartzen ari direla, Txinako eredu ekonomikoa aldatzen ari dela eta lehengaien prezioa merkatu egin dela.

"Aurreikuspen berriek beheranzko joeran zuzendu dituzte hazkunde tasak herrialde guztietan", azaldu dute NDFtik.

Nolanahi ere, Maurice Obstfeld erakundeko ekonomialari buruak baztertu egin du "atzeraldi orokorra" gertatzea, baina hazkunde "indartsua eta nazioartean sinkronizatutakoa" ere "zaila" izango dela gaineratu du.

Eurogunearen kasuan, hazkundea % 1,5ekoa izango da aurten, eta % 1,6koa hurrengo urtean, hau da, NDFk eutsi egin dio 2015erako aurreikuspenari, eta hamarren bat murriztu du 2016koa.

Espainiari dagokionez, ez du defizit helburua beteko ez aurten ez datorren urtean, NDFren aurreikuspenen arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X