Aurreikusitako inbertsio guztiak berrikusiko ditu Volkswagenek
Matthias Müller Volkswagen Taldeko presidente berriak gaur langileen aurrean iragarri duenez, Alemaniako auto ekoizleak aurreikusita zituen inbertsio guztiak berrikusiko ditu eta beharrezkoak ez direnak bertan behera utzi edota atzeratu egingo ditu. Emisioen neurketa manipulatzea duen software sekretuaren auzia azaleratu ondoren hartu du erabakia Volkswagen Taldeak.
"Oso argia izango naiz: hau mingarria izango da", adierazi du Müllerrek Wolfsburgoko egoitza nagusian bildutako 20.000 langileren aurrean, hain zuzen ere, Volkswagen eskandalua argitara atera ondoren langileekin egindako lehendabiziko asanbladan.
Azaldu duenez, Martin Winterkom Volkswagen Taldeko aurreko presidenteak diseinatutako plana egokitu egin beharko da, baina azpimarratu du "kalitatea eta ziurtasuna" ezaugarri dituen lanpostu politikari eustea duela helburu.
Bestalde, gertaturikoari buruzko azalpenak emango dituela hitzeman du eta ziurtatu du manipulatutako hamaika milioi ibilgailuak arazorik gabe erabil daitezkeela; izan ere, ez omen zen inoiz arriskuan jarri Volkswagen Taldeko bezeroen segurtasuna.
Bestalde, Bernd Osterloh Volkswageneko enpresa batzordeko presidenteak langileei gaur adierazi die "oraingoz" Volkswagen auziak ez duela inolako eraginik izan lanpostuetan eta gaineratu du ahal duen guztia egingo duela enplegu guztiak bermatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Brent motatako petrolio upela 112 dolarrean dago, Irango gerraren laugarren astean
Ekialde Hurbileko gatazka armatuak energiaren prezioa baldintzatzen jarraitzen du. Gaur goizaldetik petrolio gordinaren prezioa joera argirik gabe aritu da; 114 dolarretik gorako maximoa jo baitu, eta 110,22ko minimoa.
Erregaiaren prezioen beherakada, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak berretsi beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko San Mameseko zabalgunean
Athletic-Betis partidaren atarian lan erregulazioa eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera borondatezko bajei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute eta zalantzak dituzte 301 langileek izena eman ote duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.