Aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkulluk Mendiari: 'Ez da murrizketarik egongo funtsezko zerbitzuetan'

Bi buruzagiak bildu egin dira ostegun honetan, Eusko Legebiltzarrean, diru-bilketaren jaitsiera aztertzeko.
iñigo urkullu idoia mendia EFE
iñigo urkullu idoia mendia EFE

Iñigo Urkullu lehendakariak aurtengo Aurrekontuetako atal "funtsezkoetan" ez dela murrizketarik egongo "bermatu" dio PSE-EEri. Gainera, hurrengo urtekoak "hazi" egingo direla aurreratu dio, "gutxi izan arren".

Agintaria Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiarekin batzartu da gaur, buruzagi sozialistak berak eskatuta. Izan ere, foru aldundien diru-bilketak behera egin duenez, zerbitzu publikoetan "murrizketak" egin zitzaketen beldur zen.

Mendiaren esanetan, sozialistek "beti" errefusatu dute "funtsezko" zerbitzu publikoetan murrizketarik egitea, eta hezkuntza, osasuna, gizarte politika eta enpleguaren eta jarduera ekonomikoaren aldeko neurriak jarri ditu horren adibide gisa.

Bileran, Urkulluk "bermatu" egin dio ez dutela egingo murrizketarik "funtsezko" zerbitzuetan, "inola ere".

Gobernuburuak azaldu duenez, diru-bilketaren jaitsiera orekatzeko, hainbat programa gauzatu gabe utziko dituzte. Horren aurrean, Aurrekontuen egikaritzeak "gertutik" behatuko dituztela esan du PSE-EEk.

Hurrengo urteko Aurrekontuei dagokienez, Urkulluk "zenbaki orokorrak" baino ez dizkio eman, Mendiaren esanetan. Joan den astean, Jaurlaritzak iragarri zuen 2016ko Aurrekontuak % 1 inguru haziko direla.

EAEko sozialisten buruak adierazi duenez, Gobernuak aurtengo Aurrekontuen "oinarriak" mantentzen baditu, eta 2013an PSE-EErekin sinatutako akordioaren nondik norakoak betetzen baditu, proiektua "aztertzeko eta hobetzeko prest" agertuko dira.

Hala ere, "murrizketaren bat" egiten badute, PSE-EEk ez dituela kontuak babestuko ohartarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X